Psikologia Algortan

Norabide Zentroan, esku-hartze psikologikoko prozesuetan espezialistak gara eta haur, nerabe zein helduek izna ditzaten zailtasun anitzei aurre egiteko beharrezko tresnak eta baliabideak eskaintzen ditugu.

Haur eta Nerabeentzako Psikologia

Zailtasun emozionalak eta jokabide-zailtasunak

Haur eta nerabe askok hauek jasan ditzakete:

  • Jokabideak eta emozioak kudeatzeko arazoak.
  • Urduritasuna, antsietatea eta beldurrak.
  • Lo gelditzeko arazoak.
  • Familia- edo testuinguru-aldaketetara egokitzea.
  • Harreman pertsonal osasungarriak izateko trebetasun sozialik ez izatea.
  • Beren berdinekin hurbiltzeko eta harreman sozialak izateko zailtasuna

Ikasteko zailtasunak

Norabide Zentroan arreta berezia eskaintzen diogu honi:

    • Ikasteko zailtasunak gainditzeko laguntza.
    • Errendimendu akademikoa hobetzeko estrategia pertsonalizatuak.

“Nire semeak 4 urte ditu, eta guztiari “ezetz” erantzuten dit, oso zaila egiten zait mugak jartzea”

Askotan, ukapen fase horrek gure pazientzia probatzen du.
Gure familia-terapiarekin laguntza eman ahal dizugu.

Helduentzako psikologia

Helduaroko erronkak

Helduaroak gure ongizate emozionalari eragin diezaioketen hainbat erronka dakartza berekin, hala nola:

  • Estresa eta antsietatea.
  • Aldaketak familia-dinamikan, hala nola gurasoak banatzea edota dibortziatzea.
  • Habia hutsaren sindromea.
  • Dolu prozesuak.
  • Beldurrak eta eguneroko beste oztopo batzuk.

Laguntza pertsonalizatua

Zailtasun horiek gainditzeko baliabide pertsonalen eta tresnen garapenean elkarrekin lan egiteko espazio bat eskaintzen dugu.

“Presioa sentitzen dut bularrean, eta ezin dut baretu”

Familiaren esku hartze sistemikoa

Ikuspegi horrek familiak biltzen ditu ingurune seguru eta konfiantzazko batean.
Terapiaren helburuak:

    • Komunikazioa hobetu: Kideen arteko elkarrizketa irekia sustatzen du.
    • Baliabideak eskuratu: Konponbideak identifikatzen laguntzen du, maila indibidualetik harago.

null

Saio bakoitzaren iraupena

Saioak ordubete 1 iraungo du.
null

Zenbatean behin joan behar dut psikologoarenera?

Terapiaren iraupena eta maiztasuna malguak dira eta zuen aurrerapen eta beharren arabera egokitzen dira.
null

Lagunduta joan naiteke saioetara?

Zuen seme-alabak edo zuek eskatzen baduzue edo profesionalak hainbat arrazoirengatik baliagarria dela uste badu, familia saioak proposa daitezke.