Ikasteko zailtasun espezifikoak

Ikasteko zailtasun espezifikoak gaitasun akademikoetan dauden zailtasun esanguratsuak dira. Haurren adin kronologikorako espero denaren azpitik egon ohi dira. Ikasketen edo lanaren errendimenduan funtsezko eragina dute.

Ohikoak dira:

  • Hitzak kostata irakurtzea, zehaztasunik gabe edo astiro
  • Irakurtzen duenaren esanahia ulertzeko zailtasuna
  • Zailtasunak ortografiarekin
  • Zenbakizko zentzua menderatzeko zailtasunak
  • Zailtasunak arrazoibide matematikoarekin

Norabide zentroan balorazio bat egiteko aukera eskaintzen dugu, zuen seme-alabak garapen psikopedagogikoaren zein unetan dauden jakiteko eta adierazten dituzten zailtasun zehatzak ezagutzeko. Esku hartzeko helburu batzuk finkatuko ditugu, zuen seme-alabei ikaskuntzaren arlo honetan dituzten beharrei aurre egiteko beharrezko tresnak eskuratzen laguntzeko.

Familiarekin koordinatu behar dugu, baita ikastetxearekin edo beharrezkoak diren beste erakunde batzuekin ere.

Helburua izango da haurraren beste testuinguru batzuetan izan duen bilakaera jasotzea eta esku hartzearen helburuak berriz bideratzea. Koordinazioak telefonoz edo aurrez aurre egingo dira, adostutako beste ordutegi batean.
null

Saio bakoitzaren iraupena

Saioak 45 minutu iraungo du.
null

Zenbatean behin joan behar dut psikologoarenera?

Saioen maiztasuna zuen seme-alaben beharren arabera egokituko da. Ebaluazio baten hasieran eta ondoren, zailtasunak handiagoak izaten dira; beraz, gure gomendio profesionala astean 2 saio egitea da. Horrek lan-ohitura eta -iraunkortasuna sustatzeko aukera emango du, eta zuen seme-alabei tresnak eraginkortasun handiagoz eskuratzen lagunduko die.
null

Lagunduta joan naiteke saioetara?

Saioak banakakoak izango dira, zuen seme-alabek saioaren errendimendua ahalik eta gehien aprobetxa dezaten, distrakziorik eta nahasmendua sor diezaiekeen estimulurik gabe.