Ikasteko zailtasun espezifikoak
Ikasteko zailtasun espezifikoak gaitasun akademikoetan dauden zailtasun esanguratsuak dira. Haurren adin kronologikorako espero denaren azpitik egon ohi dira. Ikasketen edo lanaren errendimenduan funtsezko eragina dute.
Ohikoak dira:
- Hitzak kostata irakurtzea, zehaztasunik gabe edo astiro
- Irakurtzen duenaren esanahia ulertzeko zailtasuna
- Zailtasunak ortografiarekin
- Zenbakizko zentzua menderatzeko zailtasunak
- Zailtasunak arrazoibide matematikoarekin
Norabide zentroan balorazio bat egiteko aukera eskaintzen dugu, zuen seme-alabak garapen psikopedagogikoaren zein unetan dauden jakiteko eta adierazten dituzten zailtasun zehatzak ezagutzeko. Esku hartzeko helburu batzuk finkatuko ditugu, zuen seme-alabei ikaskuntzaren arlo honetan dituzten beharrei aurre egiteko beharrezko tresnak eskuratzen laguntzeko.
Familiarekin koordinatu behar dugu, baita ikastetxearekin edo beharrezkoak diren beste erakunde batzuekin ere.
Saio bakoitzaren iraupena
Zenbatean behin joan behar dut psikologoarenera?
Lagunduta joan naiteke saioetara?
